top of page

ZINEMA, HISKUNTZAK IKASTEKO MODU EGOKIENA

La escritura del estudiante
Literatura hindú

Gaur egun, argi dago gehien balio duen gauza edo edukia hezkuntzaren eta lan profesionalaren munduan hizkuntz-tituluen kontua dela. Hauek lortzeko, gauza mordo egin behar ditugu, hizkuntza bera ikastetik hasita, baina badaude hizkuntzak errazago ikasteko modu zehatz bat, hau zinema da.

 

Zergatik esaten dut ziemaren edo filmak ikustearen bidez hizkuntzak ikasi ahal direla? Badaude bi era hizkuntz bat ikasteko: bata hizkuntza hori erabiltzen den lekuan bizitzea da eta bestea hizkuntz horretatik jatea. Ez da arraroa egiten, gaur egun, hainbat pertsonek, batez ere gure adinako jendea filmak bertsio originalean ikustea. Hau, gomendagarria izateaz aparte, gure ikastaldirako nahiko ondo etorri ahal zaigu, ikasteko era errazena eta egingarriena entzutea izaten delako. Orduan, filmean agertzen diren pertsonaien ahotsa era natural eta puru batean entzuteaz aparte, haiek erabiltzen dituzten esaldiak edo ekintzak erraz ikasi ahal dira.

 

Laburbilduz, filmak bertsio originalean ikustea ideia paregabea izan daiteke eza bakarrik hobeto ulertzen direlako ekintzak, baizik eta hizkuntz berri bat ikasi ahal dugulako !! 

bottom of page