top of page

NIRE ESOERIENTZIA PERTSONALA

Normalean esaten denez, dena hobeto ulertzen dugu adibideetan edo guri pasatu zaizkigun gauzetan (esperientziak) oinarritzen bagara. Egia da, zinema gaur egun gero eta gehiago erabiltzen dugun baliabidea dela, baina orain dela urte batzuk, nik Lehen Hezkuntzako formakuntza egiten ari nintzenean, honen erabilpena era murriztu edo txiki batean guztiz baldintzatuta zegoela, bai IKT-en aldetik eta bai irakaslearen roletik ere.

​

Horregatik, adierazi dezakegu gaur egungo gaitasun berri bat dela, irakaskuntza didaktikoaren barruan kokatzen duguna. Honekin batera, irakaslearen rolaren gorakada bat egon da, hots, gaurko irakasleak prestakuntza pedagogiko eta didaktiko gehiagorekin sartzen dira lan mundura.

​

Bestalde, nire gomendapena, baliabide honen gauza onak aprobetxatzea izango zen, ikasteko era erraza eta aberasgarria ikusten baitut.

​

bottom of page